Kalitatea ardatz

Lumagorri

Garai batean, baserriko oilaskoa oso preziatua zen euskal sukaldaritzan. Egun berezietako otorduetako elikagaia izaten zen; ezkontzetan, adibidez. 70eko hamarkadan, industria-ekoizpeneko arrazak sartu ziren elikadura intensibo eta hazkuntza behartuko sistemekin eta ondorioz oilaskoa eguneroko jaki bihurtu zen, baserriko oilaskoaren kalterako.

Lumagorriko Mari Jose Murua zuzendariaren esanetan, «90eko hamarkadan, prentsan agertzen ziren produktu ez oso osasungarriei buruzko berriek beldurra eraginda, kontsumitzaile asko izan ziren elikagai naturalagoen bila hasi zirenak». Beraz, Lumagorri sortzearen helburu nagusia, «belardian aske hazitako baserriko oilaskoa babestuz, ekoitzi eta merkaturatzen jarraitzea  izan zen, euskal nekazaritzaren bizi iraupenerako jarduera osagarria izanik».

Animaliaren ongizatea eta baserritarren bizi-kalitatea balio lehenetsiz, duela 25 urte, hamar baserritar hasi ziren Lumagorri oilaskoa ekoizten; gaur egun 40 dira.  Hasieratik kalitatea izan dute ardatz nagusi eta horretarako, «eredu bakar eta integrala landu zuten hasieratik, proiektua bere osotasunean zainduz, kontsumitzailearenganaino iritsiz eta honek ematen duen konfiantza sendotuz». Gainera, oilaskoak hazteko eredu berria sortu zuen Lumagorrik, «Eusko Labeleko beste produktu batzuek ere gure eredua jarraitu baitute».

Kalitatea lortzeko LumaGorri oilaskoek «oso ondo» aukeratu eta zaindutako genetika dute –oilasko emeak dira–. «Askatasunean hazten ditugu 90 egunez, belardian gora eta behera ibiltzen dira eta elikadura osasuntsu eta orekatua dute, belar fresko, arto eta zerealetan oinarrituta. Baserritarrek mimo handiz zainduak. Proteina-iturri %100 naturala, haragi fin eta xamurra duelarik». Hazkuntza prozesu osoan zehar «kontrol zorrotza bete eta Eusko Label-a duen oilasko bakarra da. Baserritik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arteko kontrola, bertakoa izateak (0 km-a) ematen duen konfiantza sendotuz».
Baserri guztietako produkzio prozesuak merkatuarekin izan behar duen lotura behar bezala mantentzeko, eraldatzeko instalakuntzak eraiki zituzten Zerainen, haztearen prozesuaz harago dagoen guztia bertan landuz.

 

Mari_Jose_Murua«Lumagorri egun nabarmentzen ditugun hainbat helburutan aitzindari izan da»

«Gure ardatz nagusiarekin jarraituko dugu: kalitatea eta konfiantza»

Mari Jose Murua (Lumagorriko zuzendaria)

 

Honela, urteak joan ahala, produktuen eskaintza gehitzen joan da Lumagorri. Izan ere, «kontsumitzaileak elikagaiak erosterakoan, hauek osasunerako duten onuraz gain, sukaldatzeko erosotasuna lehenesten du, eta gure ohiturak aldatzen diren heinean, gure elikaduraren profilaren argazkia osatzen joan behar gara». Honela, gaur egungo gizartean, «ohikoa da etxetik kanpora bazkaldu beharra edota sukaldatzeko denbora falta izatea. Hori dela eta, proiektu honen hasieran LumaGorri oilaskoa osorik merkaturatzen bazen ere, orain zatituta ere aurkitu daiteke». Era berean, produktu berriak eskaintzen joan dira pixkanaka. Hala nola, izterbeteak, edo baita LumaBurger-ak. «Produktu hauek guztiak  kalitate goreneko baserriko oilaskoarekin egiten ditugu, beti ere gure balioei jarraituz eta ahalik eta prozesu naturalenean eginez».

Lumagorri aitzindari

Captura de pantalla 2018-12-28 a las 11.29.40Muruaren ustez, 25 urte hauek erakutsi dute, Lumagorrik egindako apustua zuzena izan zela: «Lumagorri egun nabarmentzen ditugun hainbat helburutan aitzindari izan da. Hala nola, baserriaren eta baserritarraren kultura eta bizimoduaren alde eginaz, garapen iraunkorrean bultzatzaile izan da». Horrekin batera, «emakumeari proiektu osoan eman zaion garrantzia dela eta, emakumeak lan munduan duen parte hartzean eragile izan da».  Bestetik, «bertako eta kalitatezko produktuak gure gastronomian txertatzeak duen zerikusian» eragina izan du Lumagorrik Muruaren ustez, «baita produktu osasungarrien aldeko apustuan ere. Elikagaiek gure osasunean duten pisua kontutan izanik, argi dugu elikadura jasangarri eta osasuntsuaren aldeko ekimena sustatzea behar beharrekoa da».
Horregatik guztiagatik, «25 urteek bermaturiko jakintza eta kontsumitzailearen hautaketa osasuntsuarekin, agerian geratu zaigu gure apustua beharrezkoa izan dela, eta aurrerantzean ere jarraituko dugu gure ardatz nagusiarekin: kalitatea eta konfiantza».

Oilasko emeen 90 eguneko hazkuntza prozesua

Jaioberritan iristen dira txitak baserrietara. «Egun bat besterik ez dutenean jasotzen ditu baserritarrak eta lehen unetik mimo handiz zaintzen ditu». Aurretik, etxolak prest egon behar dute, ohea eta tenperatura egokiarekin. «Prozesu osoan zehar, etxoletako aireztapena eta argiztapena naturala da, sistema behartu edo artifizialik gabe eta oilaskoek atseden hartzen duten azpiari garbi eta lehor eutsi behar zaio». Oilaskoek hiru aste bete bitartean, babesean mantentzen dira baina une honetatik aurrera, lumatzen hasten direnean, atexkak irekitzen dizkiete kanpora irteten has daitezen. «Beti ere, kanpoko klimatologiaren arabera. Momentu honetatik aurrera, baserritarrak egunero animatuko ditu bere oilaskoak belardira atera daitezen, osansuntsu biziz,
beren giharrak landu eta garatu ditzaten».

Muruaren esanetan, oso garrantzitsua da, baserritar bakoitzak adin bereko oilaskoak bakarrik izatea. «Gure kalitate sistemaren arabera, ezin ditugu nahastu adin desberdineko oilaskoak ekoizpen prozesu berdinean, izan ere, behin 90 egun pasatzean, baserritar horrek dituen etxola guztiak hustu eta saneamendu-hutsaldia bete behar du berriz ere txita txikiak jaso bitartean».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>