«Leku lasaian, bista ederrekin eta mendiz inguratuta bizi gara»

Iker_Sarriegi

Baserrian jaiotakoa da Iker Sarriegi (Lazkao, 1974) eta beti izan du argi bizitza bateko etxe batean bizi nahi zuela. Bila hasita, Altzaga aukeratu zuen duela 16 urte eta bertan hazi du familia, leku lasaian, bista ederrekin eta  hain gustuko duen mendiaz inguratuta. Lan Beasainen egiten du, soldatzailea da CAFen.

Aurretik urte asko egin zituen Lazkaoko lantegi batean forjan, eta gero hezkuntzan beste hiru urte jardun zituen, Goierri Eskolaren Ikaslan zentroan, tailerreko hezitzaile gisa. Esperientzia ona izan zela dio, gazteekin lan egitea asko gustatzen zaiolako. Horregatik da Ordizia errugbi elkarteko talde bateko ordezkaria ere, semearen taldekoa hain zuzen.

Zein zaletasun dituzu?
Mendia.

Pelikula bat.
El coleccionista de huesos.

Musika talde bat.
The Clash.

Abesti bat.
Ramones taldeak What a wonderfull world abestiarekin egindako bertsioa.

Janari bat.
Dena gustatzen zait, baina bat esatekotan, urdaiazpikoa.

Edari bat.
Sagardoa eta garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Nafarrora joaten gara asko, Aurizberrira, Orreaga ondora.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire hiru seme-alabak.

Zerk eragiten dizu irribarrea?
Errugbiko umeekin oso ondo pasatzen dut, naturaltasunez betetako beraien erreakzioekin.

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.

Herriko alkate bazina…
Herri txikietan lan asko dago. Altzagan, Ordiziarainoko oinezko joan-etorria egiteko bidea egokituko nuke, eta herritarren arteko harremana landuko nu-
ke, Altzaga lo egiteko herria delako batez ere.

Altzagan biziko ez bazina…
Ordizian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>