«Egindako lanak oparitu egiten ditut, etxea koadroz beteta daukat»

Gotzon-Izquierdo-2

Enpresak bidalita, duela 36 urte iritsi zen Itsasondora Gotzon Izquierdo (Bilbo, 1953). Renfeko langilea izan da orain gutxi erretiratu arte. «Oso ondo» bizi da Itsasondon, «futboleko ‘pikeak’ kenduta, ederki moldatzen naiz», adierazi du Athleticzale borrokatuak. Bere burua artistatzat ez duen arren, artista da Izquierdo: marraztu, margotu  –olioa eta mihisea– eta taila –zuran eta harrian– egiten du; tailan batez ere armarriak egiten ditu. Egindako lanak ez ditu saltzen: «Oparitu egiten ditut, etxea koadroz beteta daukat». Erakusketak ere egindakoa da: Itsasondoko kultur astean hainbat aldiz, Ordiziako Barrenan, Araman, Errenterian… Autodidakta modura egin du bidea.

Zein zaletasun dituzu?
Marrazketa, pintura eta taila.

Janari bat.
Bakailaoa pil-pilean.

Edari bat.
Sagardoa.

Pelikula bat.
Ateoa banaiz ere, filma biblikoak gustuko ditut.

Musikari bat.
Kepa Junkera. Eta musika klasiko guztia, batik bat lanerako.

Abesti bat.
Benito Lertxundiren edozein.

Oporretarako leku bat.
Mojacar (Almeria, Espainia).

Amets bat.
Egiptora bidaiatzea, edo hobeto Martitzera.

Goierriko Txoko bat.
Itsasondo.

Herriko alkate bazina…
Zinegotzi izatea eskatu zidaten baina ez nuen nahi izan. Gainera, herria ezin da hobeto eduki.

Itsasondon biziko ez bazina…
Bilbon, zalantzarik gabe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>