Harrobia bultzatuz

Txirrindulari taldea 2

Goierriko txirrindularitzaren harrobia lantzea helburu hartuta, mailaz maila, ia 100 txirrindularik osatzen dute Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldea. Katearen azken begia afizionatuen taldea da. Izen berriarekin, baina helburu berarekin hasiko du bihar denboraldia Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Euskadi Fundazioak-Laboral Kutxa taldeak.

a-jon-arakamaGoierriko maila goreneko taldea 22 txirrindularik osatzen dute, eta horietatik zazpi dira goierritarrak: laugarren urtea duen Mikel Paredes lazkaotarra eta mailara igo berriak diren Jon Arakama zegamarra, Mikel Barandiaran ataundarra, Xabier Berasategi olaberritarra,  Aitor Garmendia itsasondoarra, Arkaitz Sukia ordiziarra eta Aritz Urra lazkaotarra. Josu Urrestarazu idiazabaldarra ere lasterketa batzuetan beraiekin ariko da. Iñaki Telleriaren zuzendaritzapean, eta a-mikel-barandiaranMikel Gaztañaga, Iurgi Altuna eta Aitor Irazu entrenatzaileen esanetara ariko dira, gogoz eta ilusioz.

Euskadi Fundazioarekin sinatutako bi urtetako hitzarmenari esker egin du aurrera afizionatuen taldeak. Iñaki Telleria zuzendariaren esanetan,  egoera ekonomiko kaxkarragatik «abuztu aldean nahiko garbi geneukan a-xabier-berasategiafizionatuen taldearen pertsiana itxi beharko genuela. Baina azkenean fundazioarekin hitzarmena egin genuen urriaren 17an». Honela, orain arteko babesle nagusiaren ordez–Ampo zen– , Laboral Kutxa izango da afizionatuen eta emakumezkoen taldeen  babesle nagusia; gainerako taldeen babeslea izaten jarraituko du Idiazabalgo kooperatibak. Hitzarmenaren ondorioz, txirrindulariei arropak emateaz gain, auto bat eta furgoneta bat erea-aitor-garmendia jaso ditu Goierriko taldeak.

Uda partean Goierriko TBk bizitako zalantzazko egoeraren ondorioz, eta Laboral Kutxak hala nahiago duelako, aurten ez dute Espainiako Kopan parte hartuko eta Euskal Herriko lasterketetan ariko dira soilik. «Geunden egoeran egonda ez genuen konprometitu nahi jendea hartzera eta gero a-mikel-paredesgaizki ibili. Fundazioarekin berez hitzarmena berandu sinatu genuen, eta ez genuen konprometitu nahi, aurretik ere esperientzia txarrak edukita geundelako».  Horrezaz gain, «fronte batean ibiltzeko ondo gaude, bitan ibiltzeko juxtu». Egun berean bi lasterketa dauden kasuetan, Ordizia Txirrindulari Elkarteko hiru txirrindulari ariko dira Goierriko TB taldearekin: a-arkaitz-sukiaSukia, Barandiaran eta Urrestarazu.

Maila gorenari begira

Txirrindulari onak emandakoa da Goierri, eta gaur egun mundu mailako tropelean punta-puntan dabiltza besteak beste, Gorka eta Ion Izagirre anaiak, Alex Aranburu eta Gari Bravo.  Goierriko txirrindulari gazteak ere helburu horrekin a-aritz-urraari dira lanean. Iaz, bi txirrindulari igo ziren profesionaletara Euskadi Fundazioarekin. Dena den, Telleriak garbi utzi du, Goierriko taldea ez dela «Euskadi Fundazioaren filiala».

Mikel Paredes lazkaotarrak azkeneko urtea du 23 urtez azpikoen mailan eta hurrengo urteari begira hartua du erabakia : «Aurten erakutsi beharra daukat balio dudan ala ez. Datorren urtetik aurrera elitekoekin edo profesionalekin aritzea izango dut aukera. Profesionaletara ez banaiz pasatzen, ziurrenera utzi egingo dut». Errepideak berak egingo du galbahe lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>