Itxaropena irudi bihurtuz

Plotterrak 50x70

Gurasoren bat espetxean duten haurren errealitatea bistaratzea dute helburu Exprai marrazkilariak ‘Motxila etorkizunez bete’ erakusketarako sortu dituen 12 artelanek. Legazpiko kultur etxean egongo da ikusgai martxoaren 8a arte.

Motxiladun umeek bizi duten errealitatea bistaratzeko sortu du Sare Herritarrak Motxila etorkizunez bete erakusketa. Kartzelarekin harreman estua duten haur eta nerabeen hitz eta sentipenak modu grafikoan islatzen dituzte Exprai artista nafarrak egindako irudiek. Legazpiko kultur etxean egongo da ikusgai bilduma hori martxoaren 8a bitarte. Horren osagarri, Joxemari Carrerek Maritxipi eta Amatxo ipuin kontaketa egingo du martxoaren 6an.

Haur bat, bizipen bat

Granadako espetxean sortu zen ume baten bizipena jasotzen du lehen lanak. Andaluziko espetxe hartan preso zuten ama erditu zenean, eta harekin pasa zituen bizitzako lehen hiru urteak. 36 hilabete horietan bospasei presondegira egokitu behar izan zen haur txikia. Bigarren irudiak aita espetxean duen neskato baten bisitak nolakoak diren kontatzen du. Zenbatzen ikasi orduko, espetxean sartu eta aita besarkatu arte igaro beharreko bederatzi ateak zenbatzen ditu.

Eta segidan-segidan beste hamar istorio. Azkenekoak itxaropenari egiten dio keinu: «Esperantza galtzen badugu jada ez zaigu ezer geratzen».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>