«Orain taloa kapritxoz jaten da, baina ni taloz elikatutako haurra izan naiz»

Albizu-Joxepa

Segurako talogile taldearen sortzaileetakoa da Joxepa Albizu (Segura, 1940). «1980an herriko talogile talde bat elkartu eta Korrikaren lehen edizioko amaiera festan Bilboko erakustazokan egin genuen debuta.  Talo posturik zaharrena gara». «Orain taloa kapritxoz jaten da ,baina ni taloz elikatutako haurra izan naiz». Baserrian ereindako artoa artirindu, oratu eta beheko suan erreta esnearekin hartu ohi zuten egunero, «goizean nahiz gauean».

Taloarekin, zein osagai da jendeak gehien eskatzen duena?
Oraindik ere txistorra, baina era guztietako konbinatuak gero eta gehiago.

Eta zuri zerekin gustatzen zaizu gehien?
Taloa esnearekin asko. Barazkiekin konbinatuta ere bai.

Ze zaletasun dituzu?
Jardineritza eta lorezaintza.

Janari bat.
Legatz kokotxak saltsa berdean.

Edari bat.
Ez daukat edari kuttunik. Frutazalea naiz.

Pelikula bat.
Sophia Loren, Elizabeth Taylor, Cary Grant, Gary Cooper… Horien pelikulak gogokoak ditut.

Liburu bat.
Egunero hiruzpalau egunkari irakurtzea gustatzen zait.

Abeslari bat.
Imanol Larzabal.

Abesti bat.
Erramun Martikorenak abestutako Xalbadorren heriotzean.

Oporretarako leku bat.
Etxetik gertu dagoena.

Amets bat.
Ezberdin pentsatzen dugunon artean elkar errespetatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Donostiako Bulebarrean abeltzainen protesta batean txekorra oparitu, eta hantxe utzi ninduten sokatik helduta.

Goierriko txoko bat.
Segurako San Migel aldea.

Herriko alkate bazina…
Dotoreago edukitzeko saiakera egingo nuke, baina hori gutako bakoitzetik hasi behar du.

Seguran biziko ez bazina…
Donostian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>