«Oraindik asko dago egiteko nesken kirolean»

Ane_Garmendia

Ordizia areto futbol taldeko atezaina eta San Benito ikastolako hezitzailea da Ane Garmendia (Lazkao, 1989). Euskadiko futbol selekzioarekin Kantabriaren aurka lagunarteko partida jokatzeko deitua izan da: «Elastiko hori janzteak  barnean eragiten didana ezin da hitzez deskribatu». Laugarren aldia du selekzioarekin, baina, txapelketa ofizialik ez dagoenez, ez dute aukera asko izaten. «Oraindik ere asko dago egiteko nesken kirolean  eta lanean dihardugu gure ondorengoei bidea irekitzeko asmoz». Ordiziako taldearekin Gipuzkoako Kopa eta Euskal Kopa irabazi ditu. «Horrez gain, ligan txapeldunorde geratu gara, denboraldi osoan partidarik galdu ez arren».

Ze zaletasun dituzu?
Dantza, trikitia eta, nola ez, areto futbola.

Janari bat.
Urdaiazpikoa.

Edari bat.
Kafe hutsa izotzarekin.

Pelikula bat.
Invictus.

Liburu bat.
El club de los poetas muertos.

Musika talde edo abeslari bat.
Xabier Solano.

Abesti bat.
Gazta zati bat filmeko Mikel eta Loinaz.

Oporretarako leku bat.
Argentina.

Amets bat.
Genero rolak eta estereotipoak desagertzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi iloben jaiotza.

Goierriko txoko bat.
Zaldibiako Jupiter presa.

Herriko alkate bazina…
Haur eta gazteei aukera ezberdinak eskaintzen saiatuko nintzateke etorkizun aberatsago baten alde apostu eginez.

Lazkaon biziko ez bazina…
Hemen baino hobeto, inon ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>