«Lan ugari egiten ditugu bake epaileok, nik oraindik ez dut bikoterik ezkondu»

Aitor_Arizmendi__Aramako_b

Haurtzaroa Araman igaro eta gero, Ordiziara joan zen bizitzera Aitor Arizmendi Aranburu (Arama, 1991), eta han jarraitzen du, baina lotura estua mantentzen du jaioterriarekin, bertako bake epailea baita.  Aramarren jaiotza eta heriotza agiriak sinatzea edo hauteskundeetako dokumentazioa Donostiako epaitegira eramatea dira bake epaile bezala dituen lanetako batzuk, baita bikoteak ezkontzea ere, baina oraindik ez du halakorik egin. Arizmendik beste lanbide bat ere badu: Zaldibiako Euskaber Eusko Labeldun arrautza enpresako banatzailea da, eta herriz herri ibiltzen da furgoneta gidatzen. Gustuko ditu errepidean ibiltzea eta bezeroekin tratua.

Zaletasun bat.
Rallyak eta kotxearekin zerikusia duen guztia (hiru kotxe klasiko ditut), eta musika.

Musika talde bat eta abesti bat.
La Polla Records eta Ellos dicen mierda batetik; Valentzian, BECen eta Madrilen ikusiko ditut. Eta bestetik, Doctor Deseo eta  Abrazame.

Pelikula bat.
El precio del poder.

Liburu bat.
Evaristoren Que dura es la vida del artista.

Janari eta edari bana.
Onddoak eta zizak, eta garagardoa poteatzeko, sagardoa afaltzeko eta ura ajearentzako.

Jaso duzun oparirik onena?
Gurasoek detaile asko egin dizkidate, ez nuke bat aukeratzen jakingo.

Amets bat?
Euskal Herri libre bat izatea.

Oporretarako leku bat.
Palentziako familiaren etxea, eta Asturiasko mendia.

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.

Herriko alkate bazina…
Orain artekoek ondo egin dute, ez nuke ezer aldatuko.

Ordizian  biziko ez bazina…
Lazkaomendi edo Larraitz inguruan, Txindoki ikusten den leku batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>