«Eskubaloiko nesken kadete taldea atera behar dugu, beraien ekimenez»

Unai_Azpiazu

Irizar kooperatiban egiten du lan Unai Azpiazu Trigosek (Ormaiztegi, 1971), autobusen aire egokituko teknikari gisa. 2007an hasi zen bertan, eta autobusen aire egokituko muntaia arazoen konpontze lanetan laguntzea da bere zeregina. Lanetik kanpo, kirolarekin lotutako jarduerek zati garrantzitsua betetzen dute haren aisialdian. Kirolzale amorratua izateaz gain, Ormaiztegiko eta Goierriko hainbat  kirol elkarterekin kolaboratzen du, herriko eskubaloi klubarekin, esaterako: «Aurten nesken kadete taldea atera behar dugu, beraien ekimenez sortutakoa, eta ni entrenatzaileetako bat izango naiz». Ormaiztegin bertan ere, eskola kiroleko koordinatzailea eta entrenatzailea da. Atletismoa ere gustuko du, eta lasterketatan parte hartzeaz gain, Txindoki Atletismo Taldeko sare sozialetako arduradunetako bat da.

Zaletasun bat.
Musika entzutea eta kirola ikustea.

Musika talde bat.
Iron Maiden.

Abesti bat.
Iron Maidenen Wasted years.

Pelikula bat.
Airbag.

Liburu bat.
Michael Crichtonen Punto critico.

Janari bat.
Txuleta.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Hondartza eta eguzkia duen edozein herri.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Emaztea eta bi alabak.

Goierriko txoko bat.
Oiangu.

Ormaiztegin  biziko ez bazina…
Ordizian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>