Saskikada bete ekitaldi Urretxun

urretxu-euskaljaia

Irailak 14, larunbata:

  • 20:30: Karrozeroen kalejira Josetxo eta Alayak elektrotxarangarekin.
  • HERRIARTEKO 31. FOLKLORE JAIALDIA
    • 10:00-14:00: II. Folklore Azoka, Gernikako Arbola plazan. Folklore eta musika tradizionalarekin lotutako artisauak eta erakusketak.
    • 12:00: Herriarteko Folklore Jaialdiko taldeei harrera, udaletxean.
    • 13:00: Munduko Dantzak, Gernikako Arbola plazan. Jaialdian parte hartuko duten taldeek beraien dantza tradizionalen oinarrizko pausuak erakutsiko dizkiete hala nahi duten herritarrei.
    • 18:00: Herriarteko 31. Folklore Jaialdia, Aldiri kiroldegian: Lurra dantza taldea (Urretxu), Garaztarrak dantza taldea (Donibane Garazi, Behe Nafarroa), Grupo Folclorico Aires Castellanos (Valladolid, Espainia), Kud Ostrc Folk Dance Group (Kroazia) eta Yunis Podillya Folk Dances Group (Ukrania).

Irailak 15, igandea:

  • 09:00: Elkarte arteko zikloturista probaren hasiera, Jose Mari Lasa plazan.
  • 18:00: EBA Kopako saskibaloi partida: Goierri Iparragirre 2020 – Santurtzi. Aldiri kiroldegian.
  • ADINEKO PERTSONEN EGUNA
    • 11:30: Udal Korporazioak Eguneko Zentrora bisita egingo du.
    • 12:15: Adineko pertsonak eta Udal Korporazioa Aterpen elkartuta bertaratutako edadedunak omenduko dira.
    • Ondoren: Lizarriturri txistulari taldeak lagundurik Martin Deunaren elizaraino joango dira.
    • 12:30: Meza Goizalde abesbatzarekin eta Valladolideko Grupo Folclorico Aires Castellanos dantza taldearekin, Martin Deunaren elizan.
    • Ondoren: Bertaratutako adineko pertsonei argazkia aterako zaie.
    • Ondoren: Lurra dantza taldearen saioa, Iparragirre plazan.
    • 14:14: Bazkaria Ederrena pilotalekuan.
    • 16:00: Dantza lehiaketa eta animazio ekintzak, DJ Tirapurekin.

Irailak 19, osteguna:

  • 19:00: Goierri K.E: nesken boleibol talde berriaren aurkezpena, Aldiri kiroldegian.

Irailak 20, ostirala

  • 18:00: Erraldoi kontzentrazioa, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan.Txokolate jana ere izango da hurbiltzen diren haur guztientzat.
  • 19:00: Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik aterata. Musika ikastetxeko trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzaz, Iparragirre plazarantz abiatuko dira. Dunbots nesken batukadak taldea ere izango da, Beldur Barik ekimenaren barruan, Emakumeen etxetik irtenda.
  • 19:00-22:00: Urolatarrak txarangak kaleak girotuko ditu.
  • 19:30: Iparragirre-Balerdi musika tailerraren eta Lizarriturri txistulari taldearen kalejira.
  • 20:15: Goierri Iparragirre 2020 eta Easo taldeen EBA ligako saskibaloi partida, Aldiri kiroldegian.
  • 20:30: Txupinazoa eta pregoia, Iparragirre plazan. Pregoilaria: Goierri Saskibaloi Taldea.
  • Ondoren: Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen ibiliko da.
  • 23:00: VII. Hip-hop jaialdia, Gernikako Arbola plazan: Kulto Kultibo, Isackese Seok Dante eta Agresion Verbal.

Irailak 21, larunbata

  • 09:30: Urretxuko baserrietako abelgorrien erakusketa eta lehiaketa, Abenida Berrian.
  • 09:30: Azoka berezia: janariak, pintxoak, artisautza… Abenida Berrian.
  • Goizean zehar: Sekundino Esnaola musika eskolako trikitilariak kaleak girotzen ibiliko dira.
  • 12:00: Zezentxoak, San Martin auzoko plazatxoan.
  • 12:00: Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako bertsolarien saioa, Abenidan.
  • 12:30: Abelgorri Lehiaketaren sari banaketa.
  • 12:50: Txekorra pisatuko da eta pisua asmatzen duenak saria jasoko du.
  • 13:15: Haatik dantza konpainiaren Errimak oinetan dantza saioa, Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Aldiri kiroldegian.
  • 16:00: Goierri K.E. xake txapelketa. Areizaga-Kalebarren plazan.
  • 16:00: 43. Gastronomia lehiaketa Gernikako Arbola plazako luzapenean. Jangaia: Txerri masailak saltsan.
  • 17:00: XVII. Urretxu-Zumarragako idi proba txapelketa, San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Partaideak: Asier Izagirre, Asier Zubillaga, Iñaki Idigoras, Patxi Aranberri eta Inazio Soraluze.
  • 18:00: Txiki-chef sukaldari tailerrak, Gernikako Arbola plazan.
  • 19:00: Alardean parte hartuko duten txistularien kalejira.
  • 19:30: Urretxuko Txistulari Taldearen alardea, Iparragirre plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Aldiri kiroldegian izango da.
  • 19:30: Kontzertuak Alarma Morea eta Alter Ego taldeekin, Areizaga-Kalebarren plazan.
  • 21:00: Gastronomia lehiaketaren sari banaketa, Gernikako Arbola plazako karpan.
  • Ondoren: Sukaldari eta laguntzaileen afaria Ederrena pilotalekuan.
  • 00:15: Su Ta Gar taldearen kontzertua Gernikako Arbola plazan.

Irailak 22, igandea: Euskal Jaia:

  • 10:00: Lizarriturri txistulari taldearen, Zumarragako Trikitixaren eta Iratzarri Dultzainarien diana herriko kaleetan.
  • 11:00: Artisauen erakusketaren hasiera, Gernikako Arbola plazan.
  • 12:00-14:00: Euskal jaialdia Gernikako Arbola plazan: Zumarragako trikitixa, Aierbetarren trikitixa, Zumarraga eta Urretxuko Bertso Eskola, Secundino Esnaola Musika Eskolako metalak eta trikitilariak, erraldoiak eta dultzaineroak, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak…
  • 12:00: Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako erraldoien konpartsak Aldiri kiroldegian elkartuko dira. Ondoren, kalejira egingo dute.
  • 12:30: Karrozeroen kontzentrazioa, salda beroa eta triki-hamaiketakoa, Gernikako Arbola plazan.
  • 12:30: Meza Nagusia Tourseko San Martin elizan.
  • 13:00: Kantu saioa Iparragirre kalean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 14:00: Euskal Jaiaren partaide guztien arteko herri bazkaria Ederrena pilotalekuan.
  • 17:30: Karrozen ibilaldia Mugitegi industrialdetik abiatuta. 8 kuadrillen karrozek ondorengo musika taldeekin parte hartuko dute: Azpeitiko Itsasi zanpantzar taldea, Tolosako eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako erraldoiak eta Urretxuko Lizarriturri txistulari taldea.
  • 19:00: Zuhaitzaren Soinua Kolektiboaren txalaparta saioa Gernikako Arbola plazan.
  • 19:15: Karrozak Gernikako Arbola plazan sartzen hasiko dira.Denak iritsitakoan, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.
  • 23:30: Euskararen aldeko kandela piztea Gernikako Arbolaren plazan.
  • 00:00: Bedaioko Ingurutxoa dantza herrikoia, Gernikako Arbola plazan.
  • 00:30: Guri 5! musika taldearekin erromeria, Gernikako Arbola plazan.

Irailak 23, astelehena: Kuadrillen eguna:

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00: Haurrentzako eta gaztetxoentzako parkea, txu-txu trena, zirkuitua eta puzgarriak Belaustegi plazan. Eguraldi txarra egiten badu ekintzak Aldiri kiroldegian egingo dira.
  • 12:00: Haur txikitxoei zuzendutako moto eta patinete lasterketa eroa, Belaustegi plazan. Ezinbestekoa da kaskoa eramatea.
  • 12:00: Zezentxoak eta poniak, San Martin auzoko plazatxoan. Zezen jolasak ere antolatuko dira Iraunkorrak txarangak girotuko du ikuskizuna.
  • 12:30: Iraunkorrak txaranga herrian zehar.
  • 14:30: Herri bazkaria Abenidan. Eguraldi txarrarekin Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazako luzapenean.
  • 17:30: Kuadrillen arteko sokatira txapelketa. Gernikako Arbola plazan. Sokatirarako partaideen pisaketa eta izen ematea 12:30ean izango da.
  • Arratsaldean:  Iraunkorrak txaranga kaleak girotzen ibiliko da.
  • 20:00: Iparragirre Balerdi musika tailerreko bandarekin dantzaldia. Gernikako Arbolaren plazan.
  • 21:30: Kantu afaria. Gernikako Arbola plazan. Adin guztietako jendea elkartu, ogitartekoak janez, lehengo eta oraingo euskal abestiak abesteko aukera. Hori guztia herriko zenbait musikariren laguntzaz.

Txosnetako egitaraua

  • Irailak 20, ostirala
    • 19:00: Poteo girotua. Gaztelekutik abiatuko dira musikariak eta, tabernaz taberna, txosnetarako igoera egingo dute.
    • 20:30: Txupinazoa eta txosnen irekiera.
    • 22:30: Hartz.
    • 23:45: Abducidos.
    • 01:00: McOnack.
    • 03:00: Dj-ak: Tintz, Euken eta Sergio.
  • Irailak 21, larunbata
    • 19:00: Poteo girotua.
    • 22:30: Tatxers.
    • 23:45: Rude Ska.
    • 01:15: Nizuri ta Zuneri.
    • 03:00: Reggae Kulture Band.
    • 04:45: Mutilated Judge.
  • Irailak 22, igandea:
    • 12:00: Karrozeroen topaketa eta urteroko argazkia.
    • 23:00: Starlus.
    • 02:00: Dj-ak.
  • Irailak 23, astelehena:
    • 20:00: Klak! Sound.
    • 22:00: Sorpresa.
    • 02:00: Txosnen itxiera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>