Erredurak ‘Ur-gain’-en

‘Ur-gain’ kuadrillaren ‘Urretxuko seme ospetsuak’ karroza, 1962ko Euskal Jaian desfilatzen.

‘Ur-gain’ kuadrillaren ‘Urretxuko seme ospetsuak’ karroza, 1962ko Euskal Jaian desfilatzen.

Hamaika pasarte gordeko ditu Urretxuko Euskal Jaiko karrozen desfileak, horietako bat ‘Ur-gain’ kuadrillakoek 1962an hartu zuten susto galantarena. Antzezpenerako zerabilten bolborak eztanda egin zien desfilatzen ari zirela.

Ondo gogoan izango dute Urretxuko 1962ko Euskal Jaia eguneko karrozen desfilea ‘Ur-gain’  karrozako kideek. Alfonso Cajigasek, Oscar Arresek eta Jose Ramon Badiolak hiru hilabete behar izan zituzten egun hartan jasandako erredura larriak sendatzeko. Arinago zauritu ziren Pako Pozueta, Joxe Mari Iparragirre eta Migel Urretabizkaia. Erreen karroza lerroburua hartu zuen gerora, Pedro Gonzalez Argomanizen Urretxuko Euskal Jaia 1959-1984 liburuak jasotzen duenez.

Bigarrena, handiegia

Urretxuko seme ospetsuak zuten gaia, eta lauren errepresentazioa zuten prest, honakoena: Francisco de la Cruz Mekolalde, Felipe Areizaga, Gaspar Jauregi eta Joxe Maria Iparragirrerena. Antzezpen landua zuten esku artean, eta pertsonaia bakoitza kobazulotik ateratzen zutenerako leherketa bat zuten prest. Aurrez, Urretxuko historia liburu erraldoia parez pare hartuta,  umeei pertsonaia horien berri ematea zuten helburu.

Lehen antzezpena espero bezala atera zitzaien. Leherketa hark aparteko magia eman zion agerraldiari. Bigarrena handiegia izan zen ordea, karrozan zeramaten bolbora guztia lehertu baitzitzaien Isabel tabernaren parean zihoazela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>