BooktuberBoom lehiak martxan du 3. edizioa

342-g012_f02Galtzagorri Elkarteak hirugarren urtez antolatu du BooktuberBoom, Euskal Booktuber Lehiaketa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 14 eta 18 urte arteko gazteek parte har dezakete bertan. Egin beharrekoa, euskarazko liburu bat irakurri eta haren gaineko iruzkinak eta gomendioak bideoan grabatu eta sarera igotzea da.

Sari potoloak banatuko dituzte, tartean grabaketa lanetarako materiala erosteko 200 euroko bonoa edo GoPro kamera bat. Lanak azaroaren 29rako aurkeztu behar dira. Ikusleen saria ere izango da.

Nazioarte mailan zabalduta dagoen fenomenoa da Booktuber-ena, eta orain, euskal booktuberren komunitate bat sortu nahi dute. Aurten lehiaketa iragartzeko kanpaina berezia ere egin dute sarean. Spotaz gain, Mikel Pagadi, Zuriñe Hidalgo eta Iban Garcia bezalako pertsonaia ezagunek haien gustuko liburuak gomendatu dituzte, bideo banatan.

booktuberboom.wordpress.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>