Txangurro betea

Txangurro_betea

Osagaiak

  • Txangurro bat
  • Tipula
  • Tomatea
  • Brandya
  • Itsaski krema
  • Ogi birrindua
  • Gurina
  • Perrexila
  • Gatza
  • Olioa

Prestaketa

Kazola batean ura jarri eta litroko 60gr gatz bota. Txangurroa bizirik ur hotzetan sartu eta irakiten hasten denean, neurriaren arabera, 15 bat minutuz egosi.

Betegarria

Tipula ondo txikitu eta zartagin batean gorritzen jarri. Egin denean laukitxoetan ebakitako tomatea gehitu. Aurretik txikitu dugun txangurroaren haragia tipula eta tomateari gehitu. Brandy pixka bat bota eta su eman.

Ondoren itsaski krema pixka bat bota eta sutan eduki zaporeak bateratzeko.

Txangurroa bete

Txangurroaren oskola zartagineko betegarriarekin bete ondoren, gainetik ogi birrinduarekin estali eta gainean gurin pixka bat jarri behar da.

Txangurroa labean gratinatu eta mahairatu aurretik perrexil birrindu pixka bat bota.

Ospakizunetarako toki aproposa Lierniko gainean

Mujika-LierniaEzkontzetarako eta ospakizunetarako leku egokia da Lierniko gainean dagoen Mujika jatetxea. Egun horietarako 300 eta 140 pertsonarentzako jangelak dituzte, baita 20 lagunentzako jangela pribatua ere. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, Mari Angeles Garmendiak darama hamar laguneko lantaldearen ardura. Sukaldaritza tradizionala lantzen dute, beti ere sasoiko produktuak erabiliz. Horrela ematen dituzte astelehenetik ostiralera eguneko menuak, eta asteburuetan, ospakizunak, eta familiako eta lagunarteko bazkariak. Jatetxea eguerdiro zabalik dago; gauez, berriz, ostiraletan eta larunbatetan bakarrik irekitzen dute.
Goxoak dira Mujikako sukaldetik ateratzen diren plater guztiak, baina, nabarmentzen hasita: abakando entsalada, onddoz beteriko krepak, txekor masailak ardo beltzarekin, bisigu errea… eta etxean egindako postre aukera zabala ere aurkituko du gozozalea denak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>