Goitur agentziak webgune berria estreinatu du

Goiturren_webgune_berriaGoitur Goierriko turismo agentziak webgune berria du. Uztailean estreinatu zuen, udako kanpainari begira, baina orain eman dituzte aurreneko datuak. Turismoan eta bidaien antolaketan izandako aldaketei egokitzeko beharra ikusten zuen Goiturrek, eta horretarako, «Interneten aldeko apostu estrategikoa» egitea erabaki zuten. Bide horretan, «diseinu eta erabilgarritasun aldetik berritzailea» den ataria diseinatu dute. Eskualdeari buruzko informazio osoa ematen du lau hizkuntzatan. Bilatzaileetako posizionamendua eta sare sozialak ere lantzen ari dira.

goierriturismo.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>