«Musikarako ez dut nekerik, asko lasaitzen nau»

Tomas Lasa

Pintura saltzailea eta musikazalea da Tomas Lasa (Tolosa, 1956). Bere jaioterrian bonbardinoa jotzen zuen txaranga batean, baina Zegaman bizitzearen eta lan orduen eragozpenarekin utzi egin zuen. Duela 25 urte Orkatz abesbatzan sartu zen. «Musika beste modu batera bizitzeko aukera eman zidan abesbatzak. Niri  musikak asko lagundu dit, nekatuta egon arren musikarako ez dut nekerik, asko lasaitzen nau». Lasaren ustez Zegamako herriari asko ematen dio abesbatzak. «Jendeak lan asko egiten du guztia aurrera ateratzeko. 45 haur eta 30 heldu ari gara Orkatzen. Tolosako egoera ezagututa, Zegamakoa altxor bat da, merezi du lan egitea».

«Jo Motel taldearen helburua geuk disfrutatuz besteei disfrutaraztea da»

Bonbardinoa ez du alde batera utzia. Tolosako Alcoyano txarangarekin Inauteriez gain urtean zazpi bat emanaldi egiten ditu. Zegaman berriz, Jo Motel taldea sortu dute lau lagunek: «Nire errepertorioa Tolosako Inauterietako 38 abesti dira. Horrekin nahikoa dugu. Zegamako hainbat jaietan jotzen dugu. Gurea ez da txaranga bat, baina herrian gustura hartu gaituzte, eta geuk disfrutatuz besteei disfrutaraztea dugu helburu bakarra».

Ze zaletasun dituzu?
Ibiltzea, musika eta lagunekin egotea.

Janari bat.
Amaginarrebak prestatzen duen txahal saiheskia kazolan.

Edari bat.
Sagardoa.

Pelikula bat.
Lasa eta Zabala. Joxean Lasa lehengusua nuen, eta pelikulak  markatu egin ninduen.

Musika talde bat.
Euskal folklorearen zalea naiz.

Abesti bat.
Mikel Laboaren Txoria txori.

Oporretarako leku bat.
Kantauri itsasoko kosta.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Zegamarren harrera. Bizitza erraztu didate.

Goierriko txoko bat.
Zegama.

Herriko alkate bazina.
Musikariek eta taldeek entseatzeko lekua sortuko nuke.

Zegaman biziko ez bazina.
Bertan baino hobeto inon ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>