Gazteei zuzendutako aldizkari digital berria

ZutGazteei, eta batez ere ‘Z belaunaldiari’ zuzenduta, euskarazko aldizkari digital berria jaio da. ZUT du izena, eta Gaztezulok eta ADMk sortu dute, elkarlanean. Aurretik hainbat hedabideren artean sortutako Ttap aldizkari digitalaren «gazteentzako alternatiba» izateko asmoz sortu dute, belaunaldi berriei zuzendutako formatu eta edukiak erabilita.

Atzo aurkeztu zuten egitasmo berria Donostian, musikaz eta ikus-entzunezkoz lagunduta. Izan ere, eduki mota hori izango da hedabide berriaren oinarri nagusia. Bereizgarri bat ere izango du, «bertikalean kontsumitzeko garatu» baitute, «gazteen egungo hizkuntza-teknologikora» egokitzeko. Hala, «produktu osoa mugikorrean eta modu bertikalean» erabiltzeko pentsatu dute.

Prestatu dituzten edukien artean, youtuberrak, musika eta erronkak ere izango dira. Ixa serie-aplikazioak ere toki berezia izango du. «Formatu bertikalean egin den euskarazko lehen websaila» izango da.

zut.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>