«Irratia asko gustatzen zait, eta hil ere irratia alboan dudala hil nahiko nuke»

Gorka_Santesteban

Plastikozko mikrofono bat eskuan hartu eta irrati esatari izatea amesten zuen txikitan Gorka Santestebanek (Zumarraga, 1979). Ametsa bete du: Legazpiko Gureak tailerreko lana Ataun irratian egiten duenarekin partekatzen du. Esperientzia handia du Santestebanek irrati munduan. Hamaika urtez Urretxu-Zumarragako KKinzona irratian Gu Ta Gutarrak magazina gidatu du, eta urtea pasa darama Internet bidez emititzen duen Ataun irratian ostiraletan Ostiraltxo saioa egin eta aurkezten du. Irratia entzutea ere asko gustatzen zaio, eta hil ere irratia alboan duela hilko dela dio.

Zein da zure irratsaio kuttuna?
Irratsaioa baino, irrati kate bat: Segura irratia.

Nolakoa da zuk egiten duzuna?
Euskal kulturari buruzkoa. Durangoko azokan izan nintzen, eta zuzeneko konexioak egin nituen, elkarrizketak eta guzti.

Zaletasun bat.
Asko ditut, baina orain antzerkia egiten dut; Bergarara joaten naiz antzerki klaseetara.

Musika talde bat.
Alter Ego.

Abesti bat.
Izaroren Invierno a la vista.

Pelikula bat.
La trinchera infinita.

Liburu bat.
Berria-ko eta Goierriko Hitza-ko  albisteak irakurtzen ditut.

Janari eta edari bana.
Plater konbinatuak eta sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Danimarkan izan naiz udan, eta asko gustatu zitzaidan.

Amets bat.
Mundu ekologikoago bat.

Goierriko txoko bat.
Ataun.

Zumarragan biziko ez bazina…
Hernanin.

Zumarragako alkate bazina…
Aparkaleku gehiago jarri, herria txukun mantendu eta  bi herrientzako kiroldegi bakarra egingo nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>