«Oso urbanita izan arren, gustura etorriko nitzateke Aramara bizitzera»

Maider_Carceller

Sukaldaritzan 20 urte zituela hasi zen lanean Maider Carceller (Tolosa, 1975).  Zaharren egoitza batean eman zituen lehen pausoak, eta harrez gero ibilbide luzea egin du, sukaldez sukalde. Tolosako Casinon urte asko egin ditu, han babarrunak prestatzen espezializatu zen. Kolektibitateentzako ere lan egin du,  Divinus Catering-ekin. Aramara duela bi urte eta erdi iritsi zen, Toki Alai ostatuan lan egitera; sukaldaritza begetarianoa, beganoa eta makrobitikoa ezagutu zituen. Duela urte eta erdi berak hartu du ostatua errentan Elixabete Garzia bazkidearekin batera.

Zein da Toki Alairen berezitasuna?
Denetik dugu, baita begetariano, begano eta makrobiotika zaleentzako ere.

Janari bat.
Arroza.

Eta prestatzeko?
Onddoak, edoezin eratara.

Edari bat.
Garagardoa.

Zaletasun bat.
Noiz behinka korrika egitea.

Musika talde bat eta abesti bat.
Queen eta Aitormena.

Pelikula bat.
En el nombre del padre.

Liburu bat.
Baztango trilogia.

Amets bat.
Australiara bidaiatzea.

Oporretarako leku bat.
Itsasoa duena izan behar du.

Goierriko txoko bat.
Oiangu.

Aramako alkate bazina…
Janari denda eta kutxazain automatikoa jarriko nituzke.

Araman biziko al zinateke?
Oso urbanita naiz, baina bai, asko gustatzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>