«Batukadak erritmoa, martxa eta alaitasuna ematen dio Itsasondori»

Yoli SanSebastian-4

Dagoeneko herri ezberdinetan sei bat emanaldi egin ditu Itsasondoko Batukaleroak batukada taldeak. Bertako partaidea da Yoli San Sebastian (Itsasondo, 1975), haur hezkuntzako irakaslea. «Duela bi urte birziklatutako materialekin batukada ikastaroa eginez hasi ginen. Gustatu, eta orain, benetako instrumentuekin jotzen dugu». Gaztetxoek eta helduek, adin ezberdineko partaideek osatzen dute taldea.

Zein helburu dituzue?
Nagusiena ondo pasatzea.

Zer eskaintzen dio Batukaleroak taldeak Itsasondori?
Erritmoa, martxa eta alaitasuna.

Ze zaletasun dituzu?
Liburu on bat, kirol pixka bat…

Janari bat.
Gozoa den zerbait.

Edari bat.
Garagardoa.

Pelikula bat.
Bihotza ukitzen didan edozein.

Liburu bat.
Asko. Azkena, Dolores Redondoren Todo esto te dare.

Musika talde bat.
Sorotan Bele.

Abesti bat.
Urtz taldearen Maite dut.

Oporretarako leku bat.
Costa Brava.

Amets bat.
Familiarekin pozik bizitzen jarraitzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Bertso bat.

Goierriko txoko bat.
Itsasondoko Urkia Auzoa.

Herriko alkate bazina…
Herriko haur parkeak berrituko nituzke.

Itsasondon biziko ez bazina…
Kostaldeko herri batean gustatuko litzaidake bizitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>