Elkarrekin

Ane-Irazoki-365Ane Irazoki Alvarez – Hipatiari begira

Azken urteotan emandako kontzientzia eraldaketari esker ikasi dugu emakumeok ditugun arazo nagusiez gain ezkutuagokoak diren horiek ere identifikatzen. Hala ere, kontziente gara errealitate honek patriarkala izaten jarraitzen duela, eta honek ez digula borrokaren garapena erraza izan dadin lagunduko.

Behin kontzientzia hori izanda, badakigu ez dagoela atzera begiratzerik, horrek aldaketa prozesu bat dakarrela berarekin, eta batez ere, gizarteak gurekiko izango duen exijentzia egongo dela jokoan, norbaitek borroka honekiko onespena eman beharko baligu bezala. Eta, horrekin batera, gai berdinarekiko une oroko perfekzioa gure buruari eskatzea ze lan zaila den azpimarratuko nuke; zaila eta nekeza, oso.

Hala ere, emakumeok gure aldaketa prozesu hori besarkatu behar dugula uste dut, baita beste emakumeena ere; horregatik, zeren alde, zeren aurka, eta batez ere, zeinekin borrokatu nahi dugun argi izan behar dugu. Hori horrela, borroka bakoitzean autokritikak ere bere lekua izan behar duenez, norbanakotik kolektiborako jauzia emandakoan hain konplexua den koherentzia erdigune izatea beharrezkoa da; ez diezaiogun inori utzi Divide et impera emakumeokin posible izaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>