Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkateak merkataritza bonoak jarri ditu salgai, apirilaren 4a arte: 40 euro ordaindu eta 50 euro gastatzeko aukera izango da. Bezeroek nortasun agiriaren zenbakia eman behar dute bonoa jasotzeko; pertsonako bono bakarra banatuko da.