Bizi al daiteke Gasteizen euskaraz?

Maddi-AiestaranMaddi Aiestaran Iparragirre

  • Gaia: Bizi al daiteke Gasteizen euskaraz?
  • Doinua: Kintak jarrita ondorenian

Hiritartzeko ia tarterik
ez dut izan baina, tira,
sarri askotan ipini ohi naiz
ezezagunei begira.
Kalean zehar gabiltzanean
oro erdaraz ari da,
euskaraz hitz bat entzunda poza
iristen da belarrira.
Aldea dago hiri handitik
gure burbuila txikira,
bakartzat hartzen ditugu baina
bi mundu desberdin dira.

Behin ‘egunonka’ sartzen bagara
etxepeko tabernara,
askori eta askori nonbait
egiten diogu traba.
Gainera harro esaten dute:
‘no me hables en euskara’,
orduan jakin behar da nola
kudeatu eztenkada.
Goierrin ere nahi ez duena
biziko ez den gisara,
euskaraz nonahi bizi daiteke
euskaraz bizi nahi bada!

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Hodei Munduate Etxeberria
  • Gaia: Alergiarik ba al duzu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>