‘Euphoria’

Aratz-AlbisuAratz Albisu – Telesail zalea

HBO-k 2019ko udan egin zuen lan bikainenetariko bat da Euphoria. Gaur egungo gazteak ditu zurrunbiloaren epizentro. Pertsonaia nagusia eta narratzailea Rue da, bere arazo psikologiko eta emozionalek eta droga menpekotasunak bere bizitza kontrolatzen duten bitartean kontatzen digu istorio hau.

Telesailak gai ugari lantzen ditu: drogak, depresioa, antsietatea, bipolarismoa, sexualitatea, transexualitatea, erlazio toxikoak, maskulinitate toxikoa, gorputzak, ziber jazarpena, eta beste hainbat eta hainbat errealitate. Dena oso modu esplizituan lantzen da, dena ikusten da pantailan, baina horrek egiten du Euphoria horren interesgarri eta sinesgarri, bizitza ere zentsurarik gabea delako.

Gehiena esajeratuta ikus dezakegu, baina hasieran narratzaileak berak esaten duen bezala, menpekotasuna duen pertsona batek esaten duen guztia ez da sinetsi behar. Baina hala ere, badakigu dena ez dela asmatua eta erabat tokiz kanpokoa, zuzendariak gaztetan drogekin arazoak izan baitzituen, eta esperientzian oinarritu baitzen zuzentzerakoan.

Kapitulu bakoitzaren hasierako hamar minutuetan, zazpi protagonisten bizitza azaltzen du. Hori, istorioan barneratzeko eta pertsonaiak beste modu batera ezagutu eta ulertzeko baliagarria da. Aipatzekoa da, pertsonaia bakoitzaren haurtzaroko bizipenak zein baina zein gogorragoak direla.

Gidoia eta antzezlana oso onak dira. Baina, telesail hau besteengandik ezberdintzen duena, kameren eta produkzioaren lana da, hau da, kameren pausa dramatikoak, efektuak, trantsizioak, koloreak, mugimendua, paisaiak, musikaren erabilpena… Artelan bat da.

Gazteak zurrunbiloaren epizentro

  • Izenburua: ‘Euphoria’
  • Kapituluak: 8
  • Zuzendaria: Sam Levinson
  • Aktoreak: Zendaya, Jacob Elordi, Barbie Ferreira, Hunter Schafer, Angus Cloud, Alexa Demie…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>