Amnistiaren aldeko manifestazioak Ordizian, 1977an

Francisco Franco Espainiako diktadore faxista 1975eko azaroaren 20an hil eta gero, ondorengo urteak oso biziak izan ziren politika arloan, batez ere, Euskal Herrian. 1977a amnistiaren aldarrikapenak goia jo zuen urtea izan zen. Amnistiaren Aldeko Astea, Askatasunaren Martxa eta dozenaka manifestazio, greba eta protesta ekintza egin baitzituzten urte hartan. Garai hartako lekukotasunaren adibide dira Reuters agentziak 1977an grabatutako irudi hauek. Bi manifestazio jasotzen dira bertan; artxibo horien fitxaren arabera, aurrenak martxoaren 8ko data du, eta bigarrenak abuztuaren 28koa. “Presoak kalera” eta “Apala, Larena, Uribe askatu” bezalako oihuak entzuten dira bertan, eta manifestariek Eusko Gudariak abesten dute Ordiziako kaleetan:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>