Maiatzaren 1a

Irati-ZubizarretaIrati Zubizarreta – GKSko kidea

Maiatzaren 1a dugu gaur, langile borrokaren aldarrirako eguna. Zer gertatu da langile kontzientziarekin? Bistan da langile klaseak oro har ez duela egun bere burua hala hautematen. Txikitatik hezten gaituzte langilea «lanean ari dena» dela pentsa dezagun. Kontrara, klase honen bereizgarria jabetza eta botere eza da, lanik izan ala ez. Egoera horretan, kapitalismoaren bizitza erritmora makurtu beharko du bizirauteko: soldatapeko lanera. Gure bizitzaren bilakaera aztertzen badugu ohartuko gara erabakitzeko aukera gutxi izan ditugula. Derrigor egin behar dugu lana soldata baten beharrean biziraun ahal izateko.

Baina, langile klasea soilik bizitzaren gaineko kontrol ezak ezaugarritzen al du? Zorionez, klasea batzen duena, bere egoera aldatzeko duen ahalmena ere bada: bere subjektibotasuna. Langileria bere egoeraren jabe egiten denean, klase politiko bilakatu eta menperatzen duen gizarte eredua eraldatzeko gaitasuna eskuratzen du.

Halere, langile klasea existitzen ez dela barneratzen zaigun bezalaxe, barneratzen zaigu sistema kapitalista dela dugun aukera bakarra, «aiseago imajina dezakegu, munduaren amaiera, kapitalismoaren amaiera baino». Baina guk, badakigu badela aukera posiblerik errealitate gordin honetatik harago. Zer amesterik eta horretarako antolatzerik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>