Ahotsa ezagutzeko oinarrizko kontzeptuak

Nahia-ArzelusNahia Arzelus • Kresala Gabinetea – Logofoniatria (Beasain)

Laringean ondorioak izan ditzaketen arrazoiak anitzak dira, baina denok dakigu bere erabilera behar den modukoa ez denean sortzen dituen ondorioak zeintzuk diren. Ahotsa ezagutzak eskaintzeko baliabidea baino urrunago doa. Hori dela eta, ezinbestekoa da bere ezagutza are eta zabalagoa izatea.+

Nola sortzen da ahotsa?

Bi ahots korda pare ditugu.

  • Bi ahots korda faltsu (banda bentrikularrak deitzen dira). Benetako ahots korden gainean deskantsatzen duten. Tolesdura hauek ahots korden funtzioa hartzen badute, ahotsaren ezaugarriak aldatzen dira.
  • Benetako bi ahots korda: Giharrak dira. Luzatu eta gerturatu egiten dira beraien artean ahotsa sortzeko.

Ahotsaren erabilera jarraia eta denboran egonkorra denean, esaterako irakasle, abeslari, aktore, teleoperadore, irratsaiotako profesional eta gu (logopedia, psikologiak munduan lan egiten dugunok), ahotsean kalteak edota patologiak etor daitezke eta horrek gure lanean eragin garrantzitsua izaten du. Hori dela eta, prebentzioaz hitz egitea garrantzitsua da, horrek kaltea edo patologiaren sortzea saihestuko baitu.

Ahotsaren patroiak aldatzen bazaizkigu, beti profesional batengana jo behar dugu, lehenik otorrinoarengana eta ondoren ahotsean jakituna den logopedarengana.

Oinarrizko zenbait kontzeptu

  • Zer da disonia bat?  Gure ahotsaren ezaugarrien aldaketa da.
  • Afonia: Ahotsaren desagertzea da.
  • Intentsitatea (bolumena): Gure hizkuntzan esanda, zein potentziatan hitz egiten den. Parametro honen arabera definitzen ditugu ahots gogorrak edo ahulak.
  • Tonua: Ahots kordek bibratzen duten maiztasunaren baitan dago. Sexuaren arabera tonua altuagoa edo baxuagoa izango da.  Ahots agudoak eta grabeak definitzen  ditugu honela.
  • Tesitura: Bakoitzak, modu erosoan, burutu ditzakegun soinuak dira. Abeslari baten tesitura askoz zabalagoa izaten da, tonu agudoagoak zein grabeagoak hartu behar baititu.

Pertsona bakoitzak bere mugak ditu. Muga horiek ezagutu behar ditugu, teknika berriak ikasteaz gain. Gure ahotsa zaindu dezagun, bakarra da eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>