Antiopeko ‘meteoroak’

Los_MeteorosLos Meteoros (Urretxu-Zumarraga)

Los_Meteoros(2)Hirurogehiko hamarkadako musikaren boom-ak Goierriko eszena ere eztandarazi zuen, Beatles eta Rolling Stones bezalako taldeak sortu baitziren nonahi. Urretxuk eta Zumarragak ere izan zuten garai hartako soinu banda. Bi herriotako lau gaztek osatu zuten Los Meteoros taldea, gerora jende gehiago batu bazitzaien ere. Kontzertu ugari egin zituzten Gipuzkoa osoko frontoi eta saladefiestas edo dantzalekuetan, horietako asko, Urretxuko Golden eta Zumarragako Sol y Luna aretoetan. Los Simbas edo Los Zubis talde goierritarrekin ere aritu izan ziren hainbatetan.

Paco Ganuza, Julio, Juanjo Hernandez eta Pepe izan ziren taldea sortu eta hasierako laukotea osatu zutenak. Los_Meteoros(1)Pacok eta Pepek, ordea, berehala utzi behar izan zuten, soldadutza zela eta. Orduan sartu zen taldean Lucia Enrique kantaria, baita Enrique Sanz eta Xabier Barriola ere. Beatles, Los Brincos eta Los Mustang bezalako taldeen abestiak jotzen zituzten, batez ere. Garaiko hainbat jaialdi eta lehiaketetan sarituak ere izan ziren. Taldearen azken boladan, aldaketa ugari izan ziren, taldekide batzuk utzi eta berriak sartu ziren, harik eta taldea desegitea erabaki zuten arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>