«Pozik nago bezeroen erantzunarekin»

Oskar-Carro-4

Lazkaoko Herriko eta Beasaingo Xuber tabernen nagusia da Oskar Carro (Lazkao, 1992). Herrikoa aurreko astean ireki zuten, Xuber, aldiz, ekainean irekitzea espero du. Pozik dago irekierarekin eta bezeroen erantzunarekin, «langileak Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientetik ateratzeko aukera ikusten dudalako». Terrazaren edukiera udalarekin adostua badute ere, ez zaio erraza bezeroen distantziak mantentzea. «Ezinegona sortzen digu hainbat bizilagunen guganako jarrerak. Egoera gure aurka egiteko probestu dute, horrek tabernaren itxiera ekarri badezeke ere». Oraintsu Herriko tabernak ixteko arriskua ere azaleratu da. «Hasieran urduritu ginen, baina  oraingoz ez da inora iritsi, eta lanerako gogoarekin gaude».

Ze zaletasun dituzu?
Kirola eta musika.

Pelikula bat.
Rock N Rolla.

Liburu bat.
Gomorra.

Abeslari  edo musika talde bat.
Moonshine Wagon.

Abesti bat.
Gure bide galduak, Rodeo.

Kolore bat.
Beltza.

Oporretarako leku bat.
Lisboa.

Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta ogi txigortua.

Amets bat.
Independentzia.

Zerk sortzen dizu irribarrea.
Lagunek.

Bizitzako plazer txiki bat.
Lazkaoko Gazte Asanbladak egiten duen Kristoren Odola patxarana.

Goierriko txoko bat.
Urbitarte sagardotegia.

Lazkaon biziko ez bazina…
Iruñeko Alde Zaharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>