Ba al dakizu zer den Bitcoin-a?

Urko-GarmendiaUrko Garmendia • Ekintzailetasuna bultzatuz

Bitcoin-a txanpon birtual, enkriptatu eta global bat da. Blockchain teknologian dago oinarritua, jadanik gure artean aurkitzen den sistema deszentralizatu eta seguru batean.

Bitcoin-a 2009. urtean sortu zen, lehen txanpon digital moduan.

Bitcoinaren bereizgarri nagusietako batzuk dira inongo gobernuren babesik ez duela, transakzioak pertsonen artean zuzenki egiten direla eta igorle zentralizatu baten menpe ez dagoela.

Beste ezaugarrietako bat da faltsutzeko oso zaila dela, kriptografiaren eta deslokalizazioaren konplexutasuna dela eta.

Bitcoin-a sortu zenetik milaka txanpon birtual sortu dira, eta gehiago dira bidean.
Gaur egun, Bitcoin, Ethereum eta Ripple dira ezagunenak.

Txanpon birtual hauetariko askok ez dute benetako baliorik, espekulaziorako soilik erabiliak baitira.

Beste batzuk, aldiz, proiektu izugarriak dituzte euren bizkarretan, eta hauexek dira aurrera egingo dutenak.

Ea hurrengo batean Blockchain tecknologiari buruz hitz egiten dugun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>