«Nire musika talde kuttuna The Beatles da»

Enrique_Sanz

Enrique Sanzek (Urretxu, 1953) bizitza osoa darama musika munduan. Ezkontzetan DJek taldeak ordezkatu zituztenean utzi zion jotzeari. 2000. urtean Musical Legazpi musika instrumentu denda ireki zuen Legazpin. Egun, haren seme Igorrek darama negozioa. Geroz eta musika denda gutxiago daude eta meritu handia du herri batean denda zabalik mantentzeak. «Zerbitzu ona eta ordaintzeko erraztasunak eskaintzen ditugu». Bezero gehienak Goierriko musika eskoletako ikasleak dira, eta gehien saltzen diren instrumentuak haize-instrumentuak, pianoak eta gitarrak.

Ze zaletasun dituzu?
Urpean igeri egitea. Donostiako taldearekin Pasai Donibanera joateko ohitura dut. Getariara ere joaten gara.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesne bat.

Pelikula bat.
Charles Chaplinen Modern Times (Garai Modernoak). Muntaia kate batean lan egin nuen eta pelikulak gaurkotasuna du oraindik ere.

Liburu bat.
Azkenaldi honetan ez dut libururik irakurri. Liburu teknikoak irakurtzen ditut, baita ingelesez ere.

Abeslari bat edo musika talde bat.
The Beatles.

Abesti bat.
The Eagles taldearen Lyin’ eyes.

Kolore bat.
Azkenaldian dena beltz kolorekoa denez, txuria esan beharko dugu.

Amets bat.
Nire ametsa Liverpool-eko The Cavern klubera joatea zen (argazkian ageri dena, Beatles taldeak bertan jo zuen lehen urteetan) eta urte hasieran joan nintzen.

Legazpin biziko ez bazina…
Donostian. Itsasoa, kontzertuak… denetik du. Beno, denetik zuen, koronabirusa iritsi zen arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>