Aitor Irastorza: Herrimina

Aitor-IrastorzaAitor Irastorza Fadrique

  • Gaia: Herrimina
  • Neurria: Hamarreko handia
  • Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

Nahiz hasieran zalantza batzuk
sortu Brexit-aren hormak
esperotako babesa eman
dit hemengo jende onak
ta ni trukean ematen nabil
ikerketari neuronak.
Good morning eta good afternoon-ka
bi urtez luzez egonak
ezinbestean garatzen ditu
herriminaren sintomak.

Aldian behingo bertso-saioa,
hango paraje kuttunak
bizikletari zein pilotari
eskainitako egunak,
etxekoekin haserretzea,
trago zain dauden lagunak…
Hain zuzen ere horiek dira
halaxe diost zentzunak:
han gaudenean hain garrantzitsu
irizten ez ditugunak.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Iñaki Apalategi Astigarraga
  • Gaia: Espazio publikoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>