Covid19aren zaborra

Ioar-AizpuruaIoar Aizpurua Barriola • Musikaren taupadak

Azken hilabeteetan ahoz aho dabil COVID19ak ekarritako pandemia goierritarron artean ere. Baina, birus honek dakartzan hondakinen berririk ba al dugu? Ohartzen al gara ekar ditzakeen ondorioez? Hauek bezalako zenbait galdera datozkigu burura, baina erantzunik den kasuetan, ez gara konponbide bat ematen saiatzen gehienetan.

Kalera irtetean, derrigorrezkoa dugu ahoko maskara janztea bi metroko distantzia bermatu ezin bada, eta hauetako asko erabilera bakarrekoak izaten dira. Behin hau burututa, maskara honek ez luke baliorik izango eta zabor bihurtuko litzateke, kutsatzeak saihesteko beste zenbait eskularrurekin batera. Munduko biztanleriari erreparatuz, pentsa ezin ditzakegun zabor tonak pilatzen ari dira, eta besoak gurutzatuta egoteak ez gaitu normaltasunera eramango.

Hondakin hauek gure etxeko ate aurrean izan arte, ez zaigu burutik pasatzen konponbideaz pentsatzea, nahiz eta guztion egin beharretako bat izan alternatibaren bat bilatzea. Denon artean eman behar ditugu pauso txikiak, helburu handiak lortu ahal izateko eta gure osasuna ona izan dadin, planetaren osasuna bermatzea ere garrantzitsua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>