«Ferrari F40-a da nire ametsetako kotxea»

IMG_9112Motorraren mundua da Gotzon Izquierdoren pasio handia. Benetako autoak bezalaxe miniaturak ditu gustuko 1982an Bizkaian jaio zen itsasondoarrak –bi hilabete zituela etorri ziren  Itsasondora–. «Autoak txikitatik gustatu izan zaizkit. Orain telegidatuekin nabil, baino autoen maketa bilduma dut eskala ezberdinetan, trenak ere bai, baita Slot simulagailu txiki bat ere etxean jolasteko».

Familiatik ez zaio etorri zaletasuna, baina txikitan jostailuzko kotxez inguratuta hazi zen . «Mota guztietako auto telegidatuak izan ditut txikitatik. Oraintxe bertan pare bat ditut. Bat harri artean ibiltzen den Crawler txiki bat; konfinamenduan erosi nuen etxean jolasteko. Sofa, kuxin eta burkuekin zirkuituak eginez ibili nintzen semearekin».Orain darabilen telegidatua gasolinazko Hpi Baja 5sc bat da, 1/5 eskalan (argazkikoa). «Ibiltzeko leku handia behar du. Gidatzeko ez dira errazak, eta zailtasun horrek oso esperientzia erreala egiten du».

Ze zaletasun dituzu?
Futbola, auto karrerak, mendia…

Zein izan zen zure lehenengo kotxea?
Seat Toledo 1.8i.

Eta orain ze kotxe duzu?
VW Touran bat eta Audi RS4 bat.

Zein da zure ametsetako kotxea?
Ferrari F40-a, zalantzarik gabe.

Musika talde bat.
Anestesia.

Abesti bat.
Barrikadaren No hay tregua.

Kolore bat.
Laranja.

Oporretarako leku bat.
Bero handirik egiten ez duen edozein.

Zer gosaltzen duzu?
Colacao zerealekin.

Amets bat.
Berdintasunean oinarritutako euskal errepublika.

Bizitzako plazer txiki bat.
Jatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Urtebetetze batean Oiangun parrillada egin genuen kuadrillan, eta dordoka bat oparitu zidaten. Ilusioa egin zidan.

Goierriko txoko bat.
Murumendi.

Itsasondon biziko ez bazina…
Goierriko beste herri txikiren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>