«Nire senarra oso gizon adeitsua zen»

Maite_Jauregi

Maite Jauregi Itsasondon jaio zen. Beasaingo Seaska haurreskolaren sortzaileetako bat izan zen. Manuel Zeberio altzagarrarekin ezkondu zen eta Ordizian bizi izan ziren, baina uda aldeko hilabeteak Altzagan ematen zituzten. Senarra iaz hil zitzaion, baina Altzagan jarraitzen du. «Oso lasai eta oso gustura bizi naiz Altzagan».

Ze zaletasun dituzu?
Alabekin eta bilobekin egotea; baratzea, loreak eta abereak zaintzea; paseatzea…

Zer gosaltzen duzu?
Normalean, ogi txigortua oliba olioarekin eta kafetxo bat.

Oporretarako toki bat?
Senarrarekin asko bidaiatu dut. Autokarabana hartuta joaten ginen. Peñiscola asko gustatzen zitzaidan. Garai hartan toki lasaia zen.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Musika asko gustatzen zitzaidan, baina egun telebista nahiago dut. Musika goxoa gustatzen zait. Benito Lertxundirena, adibidez.

Kolore bat.
Zuria? Beltza? Edozein. Jantzia gustukoa badut, ez diot koloreari kasu egiten.

Amets bat.
Osasuna edukitzea eta etxekoekin harreman ona izatea.

Inoiz egin dizuten opari bereziena.
Opari berezi asko jaso ditut. Nire senarra oso adeitsua zen. Behin, nire urtebetetze egunean, urrezko eskumuturreko bat aurkitu nuen diru-zorroan. Beste batean auto bat oparitu zidan.

Goierriko txoko bat.
Altzagamendi, Gaintza… Goierrin toki eder asko daude.

Altzagan biziko ez bazina…
Kostaldeko herri txikiak asko gustatzen zaizkit, baina une honetan Altzagan beste inon baino lasaiago sentitzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>