Aitor Sarriegi : Denbora

Aitor-SarriegiAitor Sarriegi Galparsoro

  • Gaia: Denbora
  • Neurria: Sei puntukoa, berezia
  • Doinua: Trumoia ortzi beltzean hoska

Itxialdi ta konfinamendu
denborapasa hutsak sostengu
denbora-mugak kentzean, baina
berriz lehengora atzendu. (bis)
Ez daukanari ezin eman ta
daukanari aisa kendu
hilak zenbatuz geunden gu
zenbat daukagun ez jakiteak
baliotsu bihurtzen du. (bis)

Carpe Diemka ezagutua
denbora falta kexaz sutua
egun joanei begira dabil
gizabere damutua. (bis)
Hemen goizero dago ezbaian
zerekin bete tutua
estutu ba enbutua
ahal bezala ateratzeko
daukagunari zukua. (bis)

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Antton Fernandez Lasa
  • Gaia: Solstizioa eta uda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>