Lau ohorezko matrikula kuadrilla berean

Ohorezko-matrikulaSara Prior, Garazi Barandiaran, Jare Sanzo eta Oihane Elola  (Idiazabal, 2002) laukoteak zientzietako batxilergoa amaitu berri du Beasaingo Txindoki Insitutuan. ‘Ängkör’ kuadrillako lau gazteek ohorezko matrikula jaso dute. Unibertsitatera sartzeko hautaprobak egitear dauden honetan, kurtsoa zer moduzkoa izan den galdetu diegu. Ikasturte hau beldurtuta hasi badute ere, hiruhilekoak aurrera joan ahala, hainbesterakoa izan ez dela diote. Ondo antolatzea omen da gakoa. Hala ere, Covid-19aren ezustekoak eragin nabarmenak izan ditu hezkuntzan, eta horren testigu izan dira idiazabaldarrak. Konfinamendua 2019-2020 ikasturtea baino gogorragoa izan da Oihane Elolarentzat. Aldi berean, itxialdiak ikasteko denbora gehiago izatea ere ekarri du. Hala ere, etxean egonda azterketak prestatzea ez da lan makala izan laukotearentzat. Azkenerako oso luze egin dela aitortu du Garazi Barandiaranek.

Uztailaren 6an egingo dute hautaprobetako lehen azterketa. Jare Sanzori, adibidez, kurtso osoan emandako materia guztiak ikasi beharrak sekulako bertigoa sortzen dio. Kontuak kontu, ohorezko matrikula jaso dute laurek. Horrelako aitorpena jasotzea kurtsoan egindako lan guztiaren errekonozimendua jasotzea izan dela aitortu du ikasleetako batek. Gainera, aurtengo maila oso altua izan da eta horrek harro sentiarazi du Sanzo: «Nork esango luke era honetara agurtuko genuela etapa hau!».

Etorkizunean zer?

Oihane Elolak medikuntza ikasteko asmoarekin aurkeztuko da hautaprobetara. Oihane Barandiaranek, ordea, bi aukera posible ditu: erizaintza edo medikuntza. Sara Priorek ere medikuntza ikasteko nahia du. Jare Sanzok biologia du gustuko. Biokimika eta biologia molekular gradua ikasi nahi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>