Udarekin hasi da kultur eskaintza pizten

Matilda_taldearen_kontzertOnline saioekin bukatu eta kultura zuzenean, aurrez aurre gozatzeko garaia iritsi da. Ez da jaialdi handirik izango, ezta festarik ere, baina pixkanaka musika, zinea, dantza eta bestelako adierazpide kulturalekin gozatzen hasteko aukerak gero eta ugariagoak izango dira. Konfinamenduko etenaldiaren ondoren, udarekin batera hasi dira kultur ekitaldiak eta eskaintza pizten. Aurreko asteetan, aurreneko zuzeneko kontzertuak ikusi ahal izan dira Goierrin; Mikel Markezek Beasainen eta Matilda taldeak Ordizian eskainitakoa (argazkian) dira horren adibide. Biak ere, segurtasun neurri guztiekin egin dituzte.

Udalak ere hasi dira udari begirako egitarauak antolatzen, eta herrietan festarik izango ez bada ere, kultur egitarauak hasi dira antolatzen. Zaldibian esaterako, Uda bizia! egitaraua antolatu dute, umeentzako ikuskizun, tailer, eta abarrekin. Festarik ez da izango, baina Zumarragako ezpata-dantza bezalako ekitaldi batzuk mantenduko dira.

Goierriko museoek ere zabaldu dituzte dagoeneko ateak, eta hasiak dira erakusketak eta bisita gidatuak antolatzen. Beasainen eta Ordizian ekainean hasi zituzten zine emanaldiak, baina uda partean Ataun ere batu zaie, Zinema Uda Giroan zikloarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>