«Mandioko terraza da nire txoko kuttuna»

MariaLuisa-Aizpeolea

Maria Luisa Aizpeolea sukaldaria Idiazabalen jaio zen. Donostiako Alde Zaharreko Giroki jatetxean lan egin zuen eta duela urtebete Zeraingo Mandio jatetxea hartu zuen. Oso gustura dago. «Oso esperientzia ona izaten ari da. Espero baino hobea. Bezero asko ditugu: zeraindarrak, inguruko herrietakoak eta turistak».

Ze zaletasun dituzu?
Saloi dantzak dantzatzea asko gustatzen zait. Jose Mari Orbegozorekin ikasi nuen, Lazkaon.

Zer gosaltzen duzu?
Olo malutak intxaurrekin eta mahaspasekin, eta ura limoiarekin.

Pelikula bat?
Azken aldian ikusi ditudanen artean, Queen asko gustatu zait.

Liburu bat?
Jesus Toral idazlearen El olor de la chirimoya.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Mikel Laboa.

Abesti bat?
Izaroren Paris.

Kolore bat.
Berdea.

Oporretarako toki bat.
Menorca. Aurten oraindik ez dugu erabaki zer egin. Abuztuan jatetxea zabalik egongo da, noski, eta urrian edo azaroan, beharbada, oporrak hartuko ditugu.

Goierriko txoko bat.
Mandioko terraza.

Zerk eragiten dizu barrea?
Nire gustuko umorea duen edonork. Pertsona gutxi batzuekin barre asko egiten dut.

Zein da jaso zuen opari bereziena?
Nire seme-alaben edozein marrazki.

Zeraingo alkate izango bazina, zer egingo zenuke?
Bizilagun guztiak elkarrekin ondo eramatea izan beharko litzateke alkate ororen helburu nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>