«Mendi tontor batera iristea plazer une bat da»

Garmendia-Garazi-2

Erizaintza graduaren bigarren urtea bukatu berritan, «gustuko dudana ikasten ari naizenaren sentsazioa» du Garazi Garmendiak (Gaintza, 2000). COVID-19aren krisiak, ordea, «unibertsitateak hankaz gora» jarri ditu eta «ezjakintasun handia» dagoela dio. Egoerak bultzatuta, aurtengo praktikak atzeratu egin dizkiete. Iaz Tolosako Asuncion-en egin zituen: «Bertan konturatu nintzen jendearekin hartu emana dela erizaintzan gogokoenetakoa dudan alor bat. Gainera, teorian ikasitakoa praktikan jartzea baino ikasteko modu egokiagorik ez dagoela iruditzen zait».

Behar adina baloratzen al da ikasten ari zaren langintza?
Agian, COVID19-aren aurretik erizaintzak ez zuen merezitako prestigiorik. Orain, egoera hau dela eta, osasun arloko profesionalek egindako lana gehiago baloratzen hasi dela iruditzen zait.

Ze zaletasun dituzu?
Euskal dantzak, mendira joatea, musika entzutea, lagunekin egotea…

Pelikula bat.
Kutsidazu bidea Ixabel.

Liburu bat.
Criadas y señoras.

Musika talde edo abeslari bat.
Izaro Andres.

Abesti bat.
Ken Zazpiren Gau Urdinak.

Kolore bat.
Urdina.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak.

Zer gosaltzen duzu?
Tostadak ahuakatearekin eta kafesnea.

Amets bat.
Egoera hau pasatuta ikustea.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurrek.

Bizitzako plazer txiki bat.
Mendi ibilaldi batean tontor batera iristen naizen momentua.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Ameriketako bidaia.

Goierriko txoko bat.
Olakosai, Zaldibian.

Gaintzan biziko ez bazina…
Aralarko mendilerroa ikusten den beste herri batean biziko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>