Mitoak eta egiak

Ane-IrazokiAne Irazoki Alvarez • Hipatiari begira

Badago jendea pentsatzen duena batzuek bizi diren bezala bizi nahi dutela. Ematen duenez, esplotatuta eta behartuta egon daitezke, baina horren truke dirua irabazteak esan nahi du eurek aukeratu dutela horrela bizitzea. Hautaketa librea du izena mitoak.

Beraz, nahi duzulako egiten duzu, nahiz eta hortik irtetea lortu duten zure lagunek esan diguten, mila aldiz, zein den zure egoera (badakigu beste batzuk ezin zaretela horrelako adierazpenik egitera ausartu).

Ez da lan sexualik existitzen, prostituzioa existitzen da. Emakumeen trata esplotazio sexualaren helburuarekin egiten bada, prostituzioa existitzen delako da. Trataren aurkako borroka bada nahi duguna, prostituzioa da ezabatu beharrekoa.

Zenbait baldintzatzatzaile badaude ez dago baliozko baiezkorik (zaurgarritasun egoerak: ekonomikoa, soziala edota psikologikoa). Zer da bortxaketa batean salatzen duguna, gizonen boterea edo ezezkoa? Zein da bi ekintzen artean dagoen desberdintasuna? Ordaintzen bada zuzena bilakatzen da ekintza? Zer da salgai dagoena, gorputza edo baiezkoa? Zergatik ez da eztabaida gaia gizonek zergatik erosten dituzten gorputzak? Billete bat ote bortxatzaile eta putero baten artean dagoen alde bakarra?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>