Mikel Mendizabal: Udazken garaia

Mikel-MendizabalMikel Mendizabal Garmendia

  • Gaia: Udazken garaia
  • Neurria: Hamarreko txikia
  • Doinua: Agur sagar beltzaran

Udazken atarira
iritsi geranez
arduratu gaitezen
uztak duen lanez
sagasti zein mahasti,
kupel ta tolarez
txinaurrien erara
errazago denez;
urtea osa dezagun
hartu eta emanez.

lkasturte berriko
lan eta zutabe
gehientsuenak noski
zalantzaren jabe,
ahalegin bereziak
datoz aldez alde
orbelekin batera
barreiatu gabe
asmatzen baldin bada
denontzako hobe.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Endika Igartzabal Murua
  • Gaia: Zero kilometro

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>