Musika badator berriz ere Goierriko eszenatokietara

Rafa_RuedaKulturgintzak, eta batez ere, zuzeneko emanaldiek bizi izan duten itzalaldiaren ondoren, hasi dira aurreneko argi printzak ikusten. Udazkenarekin batera, musika eskaintza berpiztuta dator Goierrin, nahiz eta, oraindik ere, tentu handiz eta segurtasun neurriekin izan. Konfinamendu garaitik saiakera ezberdinak egin ditu Ordiziarrock egitasmoak, eta asteburuan, Aftersun jaialdiaren edizio berri batekin datoz. Oianguko parkean egingo dute asteburuan, eta sona handiko artistak eta herrikoak uztartuko dituzte. Iker Lauroba, Esanezin, Xabier Crehuet eta Rafa Rueda ariko dira bihar, eguerditik hasi eta gauera arte. Tartean, DJ Monkey Man ariko da musika jartzen.

Beasainen, Maider Zabalegi kantariak eta bere taldeak kontzertua egingo dute gaur gauean, Igartzako jauregian (gonbidapenak agortuta daude dagoeneko). Juan Mari Beltran musikari oiartzuarrak eta bere laukoteak, berriz, Hots larretan ikuskizuna eskainiko du, Zelai Arizti antzokian.

Azkenik, Antioko Musikaldiaren barruan, Euskadivarius kamerata emanaldia izango da bihar iluntzean, Zumarragako baseliza ezagunean. Beethovenen 250. urtemuga dela eta antolatutako emanaldia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>