Iritzigile hau greban dago

YonAnder-MarcosYon Ander Marcos • Egurrezko zaldia

Zer esango dizuet, niri bost bakoitzak eduki ditzakeen txorradak. Normalean, lehen munduko arazoak bezala definitzen ditugun arazoak izaten dira gure txorradak:  Neska edo mutil lagunak utzi zaituela? Izorrai; Zure futbol taldeak galdu duela? Izorrai geyo.

Gure arazoak mixeria dira mundu zabalean. Txikikeriak. Izarren hautsa gara, unibertso zabalean puntu nimiño bat. Munduko arazo handienak ez dira norbanakoarenak, gizartearenak baizik. Txikikeria asko pilatuta egiten da bola handi bat.

Munduaren egoera oso txarra denez, ‘nia’ alboratzeko eta ipurdia ohetik altxatzeko eskatuko dizut. Zer egiten dugu gure bizitzekin? Inoiz pentsatzen jarri al gara? Ba ote ditugu begiak besteei begiratzeko? Ala sekula ez dugu begirada zilborretik altxatzen?

Alboratu ditzagun alferrikako jokabide sasi-postmodernoak eta norbanakoak. Batu gaitezen militantziara eta eskaini diezaiegun ingurukoei gure denbora. Bizimodu hutsak bete ditzagun. Albokoari lagundu diezaiogun.

Gazteok ez gaude konforme, eta amorrua batu eta bideratu behar dugu. Ea manifaren batean elkartzen garen.

Iritzigile hau greban dago ;)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>