Bidaia

Aitor-UrdangarinAitor Urdangarin • Baserritar erbesteratua

Asteburu errutinarioekin amaitzeko garaia da! Irudimena martxan jarri, eta bidaiatxo bat egitea proposatuko dizuet gaur. Amazonian gaude, lurreko birika deritzogun basoaren erdi erdian. Sustrai sendoak eta lur beltz emankorra, eguzki izpiak eta basoko hezetasuna, zuhaitz zahar deskonposatuak eta zuhaixka jaioberriak; bizitza deituriko jardun amaigabea hauteman dezakegu bertan. Zuhaitz helduek fotosintesi bidez harrapatutako energiaren %1 gordetzen du berarentzat, eta bestea basoaren zerbitzura jartzen du. Zuhaitza basoan da eta basoa zuhaitzean.

Gizakiok ere bilioika zelulen koordinazioa osatutako basoaren gisako organismoak gara, eta aldi berean, baso handiago baten baitako zuhaixkak. Gu ere besteekin eta besteei eskerrak gara, eta besteak gurekin eta guri eskerrak. Sinestarazi nahi digute, altuen iritsi dena, besteekiko lehian irabazi duen norbanako arrakastatsua dela. Edozein bizitza zaindu duenak aldiz badaki, altu iristea komunitatearen elkarlanaren ondorio dela.

Zuhaitzaren modura, bere energia gehiena komunitatearen zerbitzura jarriko duten pertsonak behar ditugu, pertsonen zerbitzura egongo den komunitatea. Norabide horretan, olatu kooperatibo berria indarrean dator, eta goierritarrok Ordizian egiten ari diren Koopfabrika saioen bidez, igo gara olatura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>