Azaroak 25

Irati-ZubizarretaIrati Zubizarreta • GKSko kidea

Iristear da azaroaren 25a, denok kaleak morez apaindu eta aldarriz betetzeko eguna. Indarkeria matxistaren aurka aterako gara milaka emakume, geure azaletan bizitzen dugun biolentzia gordina izanik. Alabaina, egun bateko borroka nahi horrek bere amaiera ikusi ohi du hurrengo egunetan, egun huts bateko aldarrikapen izatera mugatzen da. Zergatik?

Biolentzia matxistaren espresio zehatzetan jartzen da soilik begirada, eta egoera horiek ematearen zergatia edota testuingurua ahazten dira. Beraz, indarkeria matxistaren azaleko forman gelditzen gara, horren esentzia (zergatia) ulertzen ez dugularik. Eta hor dator koska, nola borrokatu nondik datorren eta zeri erantzuten dion ulertzen ez dugun fenomeno bat?

Genero problematikaren erroa, honek egungo sistema kapitalistan betetzen dituen funtzioetan aurkituko dugu. Funtzionala zaio boterean dagoen klase sozialari, Burgesiari, gizartearen gaineko kontrola izaten jarrai dezan. Beraz, indarkeria matxista ez da zerutik jausten zaigun errealitate bat, kontzienteki mantendu nahi duten errealitate bat baizik.

Ongi etorri Goierriko Itaia emakumeon antolakunde sozialista, bide horretan ekarpena egiteko jaioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>