«Integratzeko beste bide bat ere bada hizkuntza»

Maxi-Caligaris

Maxi Caligaris • Belarriprest • Ordizia

Maxi Caligaris Argentinan jaio zen (Santa fe, 1981), eta duela 17 urte inguru etorri zen Euskal Herrira lan bila, 2004an. Ordiziako Lasa harategiko arduraduna da gaur egun Caligaris, eta datorren Euskaraldian belarriprest izatea erabaki du. Euskaraz hitz egiten ez daki, baina pixkanaka hizkuntza barneratzen joatea da bere asmoa.

Argentinatik Ordiziara etorri baino lehen, euskarari buruz ezer gutxi zekien: «Hona etorri nintzenean konturatu nintzen zein garrantzitsua den hizkuntza, eta azkenean zaila da, baina pixkanaka ikasi daiteke; herrian integratzeko beste bide bat ere bada hizkuntza». Harategian euskaraz zein gazteleraz egiten dute bezeroek: «Pixka bat ulertzen dut eta harategiko esaldiak uler ditzaket, baina elkarrizketa batean galdu egiten naiz». Horrela, belarria ohituko du euskarara Euskaraldian, bere helburua «ahalik eta gehien» ikastea baita.

Euskaraldiaren bidez hizkuntzak duen garrantzia azaleratzen dela agertu du: «Berezko hizkuntza polit bat daukazunean ahaleginak egin behar dira ez galtzeko». Harategian lehen hitza euskaraz esaten saiatzen da egunerokotasunean euskaraz bizi diren bezeroekin behintzat: «Oraingoz belarria prest izango dut ahalik eta gehien ikasteko».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>