«Barneratu behar den ariketa da Euskaraldia»

Pakea-Garmendia-5

Euskaraldia guztiz beharrezkoa da Pakea Garmendia (Lazkao, 1969) Maizpideko irakaslearentzat: «Ez da kanpo ekitaldi soila, norberak barneratu eta indartu behar duen ariketa soziala da». Euskararen irakaskuntza ondo ezagutzen du Garmendiak, 22 urte bete berritan hasi baitzen euskaltegian lanean. «Ez dakit irakaskuntza aldatu den, ala ni naizen aldatu dena. Hasiera haietan,nolabait esateko, ikasleekin bizi ginen, eskolan, tabernan, festetan… Gaur egungo egoera oso desberdina da, helburuak eta ikasteko modua ere bai». Orain, gainera, pandemiak sortutako zailtasunekin ari dira lanean, «ahalegin handia egin dugu, eta  arau guztiak zorrotz ari gara betetzen Maizpide leku segurua izan dadin».

Ze zaletasun dituzu?
Familia eta zinema.

Pelikula bat.
Kusturikaren Black cat, white cat.

Liburu bat.
Irene Aldasororen Esnearen kolorekoa.

Musika talde edo abeslari bat.
Hertzainak.

Abesti bat.
Malagueña salerosa.

Kolore bat.
Gorria.

Oporretarako leku bat.
Portugalgo kostaldea.

Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua oliba olioarekin eta infusioa.

Amets bat.
Euskal Herria euskalduna.

Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Maite duzun horren lore sorta.

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.

Lazkaon biziko ez bazina…
Nafarroako edozein txokotan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>