Gazteen ikuspegitik mundua kontatzeko

KlakBuruarin batzuk omen gara, ez omen dugu kontzientziarik, ez omen dugun ingurukoengan pentsatzen. Egunean titular bat, bi, hiru… arduragabeak, mimatuak, alferrak… Guri buruz ari dira behin eta berriz. Titular guztiak guri buruz dira, baina ez digu inork ezer galdetu. Ahotsa kendu digute bai, baina inoiz eman al digute ala? Ez al genuen aspaldi ikasi gure kabuz hitz egiten? Irratiak itzali eta mikrofonoak pizten, telebistak estali eta kaleetara jaisten? Eta esateko? Denetik dugu esateko eta denari buruz».  Mezu hori irakur daiteke klak.eus webgunearen orrialde nagusian.

Gazteen ikuspegitik munduko kontuak kontatzeko proiektu berria da Klak. Hamar urteko ibiliaren ondoren, aurtengo otsailean Topatuk utzitako hutsunea betetzeko sortu da. Gazteen intereseko gaiak, gai sozialak edota aktualitatearekin lotutakoak jorratuko dituzte. Komunikabide bat izateaz gain, gazteek elkar topatzeko eta ezagutzeko espazio bat sortu nahi dute. Zazpi herrialdeetako gorabeherak euskaraz eta gazteen ahotsetan kontatzeko hautua egin dute. «Isilarazten gaituztenen aurrean ahaldundu eta ahots propioz hitz egiteko» proiektu bezala aurkeztu dute Klak. Sarean zein kalean egongo da, eta hedatzeko duen mezua hartzailearengana iristeko dauden kanal guztiak erabiliko ditu, teknologia berrietara egokituz. «Klak feminista izango da ala ez da izango. Sistema heteropatriarkalaz kontziente izanik, hori gainditzeko egingo du lan proiektuak».

Finantzaketa bila

Proiektuari forma emateko, gutxieneko baliabide batzuk lortu nahian dabiltza. Hori horrela, finantzaketa kolektiboa jarri dute martxan. Gutxienez 7.000 euro lortzea da sustatzaileen helburua, eta diru ekarpenak egiteko bi bide aurkeztu dituzte: klak.eus edota itsulapikoa.eus.  Norbanako edo talde gisa hartu daiteke parte diru bilketa horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>