«Sakanako Beriain mendia magikoa da»

Jesus_Castillejo

Jesus Castillejo legazpiarrak klarinete eta saxofoi tituluak ditu. Musika Ingeniaritza ikasketak ere hasi zituen, baina ez zuen bukatu. Iruñean, Aretxabaletan, Seguran, Zegaman, Zerainen, Donostian, Azkoitian… lan egin du. Egun, Azpeitiko eta Legazpiko musika eskoletan lan egiten du, eta Legazpiko eta Urretxuko bandetako zuzendaria da. Mc Jeara’s band taldean ere jotzen du.

Gustuko musika mota?
Estilo guztiak gustatzen zaizkit, baina gehien gustatzen zaidana musika klasikoa da. Eta klasikoaren barruan, ganbara musika.

Konpositore bat?
Richard Strauss. Onena Mozart izan zen, baina beste bat diot jendeak hori ere entzun dezan. 2001: a space odyssey pelikulako sarrera berea da.

Instrumentu bat?
Klarinetea.

Pelikula bat?
Seven brides for seven brothers. The Godfather ere asko gustatzen zait.

Kolore bat?
Gorria. Umetatik. Gure autoa, Seat 124 bat, gorria zen.

Oporretarako toki bat.
Nafarroa. Gurasoak bertakoak ziren eta emaztea ere bai.

Zer gosaltzen duzu?
Gutxi gosaltzen dut. Esnatzen naizenean, baso bat ur besterik ez. Jaiki eta bi ordura hamaiketakoa egiten dut: pintxoren bat.

Legazpin biziko ez bazina?
Kostaldea asko gustatzen zait. Baita Sakana ere. Beriain mendia magikoa da. Baina, tira, ez naiz sekula Kariben egon…

Legazpiko alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Gazteei zaborra lurrera ez botatzeko eskatuko nieke, lantokien isurketak murriztuko nituzke…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>