2021

Aitor-UrdangarinAitor Urdangarin • Baserritar erbesteratua

Egunero goiza izorratzen didan iratzargailua betiko isilduko duen gizartean esnatu nahi nuke 2021ean. Eguzkiaren goxotasunean, lasai-lasai gosaldu, minutuko hiru aldiz aire freskoa arnastu eta mingainaren, ezpainen zein masailhezurraren bidez airearekin jolastuz hitz aspertuan aritu. Bai, iratzargailurik gabe esnatu nahiko nuke. Besteak beste, hau ekoizteko Kongoko mehatzeetan lana egiten duten gazteen birikek «I can’t breathe» oihukatzen ez jarraitzeko.

Eguzkiarekin batera esnatu nahiko nuke, mundu gris nekagarria baztertu. Ingurukoekin bizitza dantza koloretsuan ospatu, oinekin zapaltzen dugun lur bizia mirestu eta bere osasuna gure osasuna dela ulertu. Adinduek helarazitako jakinduria eskertu zein kritikatu, eta bizitza bizigarrien ekonomia bertan sustraitu. Bai, eguzkiarekin, lurraldean sustraiturik dantzan esnatu nahiko nuke. Besteak beste, kale saltzaile edota bertako nagusiak zaintzen dituzten emakume migrarien lurraldeetan «Ibrahima, Halima, ahalik eta azkarren bueltatu» gehiago ez entzuteko.

Sinpleki bizi, besteek, sinpleki, bizitzeko aukera izan dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>